Skip to main content
Noticia Elhuyar

2015eko Zientzia Azoka, apirilaren 25ean, Bilbon

2015 | Apirilak 21
  • 65 taldek aurkeztuko dituzte beren proiektu zientifikoak azokan

  • Bilboko Plaza Barrian izango da ekitaldia, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara

Bilbo, 2015eko apirilak 21

Gaur goizean aurkeztu dute 2015eko Zientzia Azoka haren antolatzaile eta laguntzaileek, hots, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Apirilaren 25ean egingo da Azoka, Bil...

  • 65 taldek aurkeztuko dituzte beren proiektu zientifikoak azokan

  • Bilboko Plaza Barrian izango da ekitaldia, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara

Bilbo, 2015eko apirilak 21

Gaur goizean aurkeztu dute 2015eko Zientzia Azoka haren antolatzaile eta laguntzaileek, hots, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Apirilaren 25ean egingo da Azoka, Bilboko Plaza Barrian;  ekitaldiaren aurkezpena, berriz, Bilboko udaletxean egin da.


Argazkian, ezkerretik hasita eta 1.go ilaran: Maria Gil Rodriguez, Elhuyar Zientzia unitateko arduraduna;  Begoña Garamendi Ibarra; Jone Unzueta Crespo; Leire Cancio Orueta; Beñat Insunza Lauzirika eta Inés Jacob Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Dekanoa; 2. ilaran: Gorka Estebez Mendizabal, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak eta Berrikuntza Sustatzeko zuzendari nagusia; José Luis Lekanda, IK4; Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak sustatzeko zerbitzuko burua; Antonio Bardasco, Tecnalia; Miren Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa; Maria Jesús del Blanco, Bilboko Udala, Bilbao Ekintzako Ekonomia Sustatzeko Arloaren zuzendaria; Xabier Díaz Silvestre, BTEK-eko zuzendaria.

Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa bat da Zientzia Azoka, eta Elhuyarrek antolatzen du. Hona ekimenaren helburuak: gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazioa. Azokan aurkezten diren proiektu teknologikoak eta ikerketak, berriz, ikasturtean zehar egiten dituzte ikasleek (12 eta 18 urte bitartekoak), gero jendaurrean aurkezteko.

Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko erakunde esanguratsuenetako ikertzaile profesionalen laguntza izan dute proiektuen egileek; besteak beste, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustotech eta Mondragon Unibertsitatearena, TECNALIA eta IK4 korporazio teknologikoena eta BTEK zentroarena.

Elhuyarreko Zientzia Unitateak antolatzen du Zientzia Azoka, eta erakunde hauek finantzatzen dute: Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta FECYT erakundeak (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa).

Hezkuntza zientifikoa hedatzeko proiektu hauek hedatzen diharduten gazteen ahalegina, interesa eta partaidetza azpimarratu du agerraldi horretan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendik, bai eta zenbait ikertzaile eta irakasleren laguntza ere. Garamendik zioenez, “Elhuyarrekin elkarlanean jarraituko du Hezkuntza Sailak, ikasleen gaitasun zientifiko eta teknologikoa eta ekintzailetza bultzatzeko betiere, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren berariazko deialdiak eta lankidetza-hitzarmenak sustatzen. Horren adibide dugu aurtengo apirilaren 14an argitaratutako deialdia, zeinaren bidez zenbait berrikuntza- eta trebakuntza-proiektu egin ditzaketen ikastetxeek hezkuntza zientifiko eta teknologikoaren eta ekintzailetzaren alorrean.


Argazkian: Begoña Garamendi Ibarra, Beñat Insunza Lauzirika, Jone Unzueta Crespo eta Leire Cancio Orueta

Bilboko Udalaren izenean, Jone Unzueta Crespok, Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutiak Saileko zinegotzi ordezkaria eta Hezkuntzako alboko zinegotzi ordezkariak, Zientzia Azokarako gonbitea luzatu du eta Bilboko Udalak zientzia eta ikerketari ematen dion garrantzia nabarmendu du. Europak zientzia eta teknologiaren aldeko apustua egin du eta Bilboko Udalak bide horri jarraituko dio. Gainera, gazteen bokazio zientifikoen alde lanean ari diren erakunde eta enpresei eskerrak eman die eta Zientzia Azoka bezalako ekimenen garrantzia azpimarratu du.

Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok, bestalde, gazteen eta ikertzaileen arteko komunikazio-bideen premia azpimarratu du, eta proiektu horri lagundu dioten unibertsitate eta zentro teknologikoei eskerrak eman dizkie.

Beñat Insunza ikertzaile gazte bilbotarrak, hau adierazi du: “Zientzia Azoka bezalako proiektuetan parte hartzea asko gomendatzen dut. Asko ikasten da gustatzen zaizun proiektu bat egitean.  Horretaz gain proiektu bat egiten duzunean tutorea ez da irakasle bat bezalakoa, berarekiko erlazio desberdin bat sortzen da. Irakasle bat baino, lagun bat bilakatzen da.  Era berean aurkezpen gaitasunak hobetzen dira eta lotsa kentzen da. Beste alde batetik, nire kasuan adibidez lotailu gurutzatua dela eta Athletic-eko medikua ezagutzeko aukera izan nuen eta beste hainbat aditu, gai honen inguruan”. Iazko Zientzia Azokan izan zen Insunza, eta Kataluniako XVI Exporecerca Jove azokan Euskadiko ordezkari izateko aukeratu zuten. Espainiako estatuko gazteen ikerketa zientifikoaren erreferentziazko erakustoki den XVI Exporecerca Jove azoka duela gutxi izan da, eta hiru sari jaso ditu Beñat Insunzakek.

Zientzia Azoka 2015 ekitaldiaren programa eta guneak

Bilboko Plaza Barrian egingo da 2015eko Zientzia Azoka, lau eremu hauetan: Plaza Barriko arkupeak, non 65 taldeen lanak ikusgai izango diren; Esperimentuen Txokoa (haurrek eta helduek esperimentuak egiteko tokia); Praktika Gunea (esperimentu askeak egiteko lekua) eta eszenatokia, non diplomak eta sariak banatuko diren.

Deskargatu Zientzia Azoka 2015eko programa

 

Elkarrizketaren bat egin nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso,  jar zaitez gurekin harremanetan. Eskertuko genizuke, bestalde, prentsaurrekora etortzekoa zaren jakinaraztea.

Izaro Aizpurua Arkauz

Ana Txintxurreta

Elhuyar

Bilboko Udala

tel.: 943 36 30 40
i.aizpurua@elhuyar.com

tel.: 944205344  atxintxurreta@bilbaoekintza.bilbao.net

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)