Skip to main content
2019-2020 ikasturterako Bizilabe tailerren eskaintza osoa

2019-2020 ikasturterako Bizilabe tailerren eskaintza osoa

2019 | Irailak 14
Bilboko BIZILABEk eskolaz kanpo eta ikasturte osorako duen eskaintza zabala da hau. Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, asmatzaile eta ikertzaile izateko eta esperimentatzeko aukera izango dute gazteek; puntako gaietan eta erronka errealekin egingo dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute.

TAILERREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ: 2019-2020 ikasturtean, data eta garai desberdinetan (ikus ‘Tailerren ezaugarri zehatzak’ atala)

LEKU KOPURUA: 20 leku (gutxienez 5 lagun)

ADINA eta ORDUTEGIA:

12-17 urte bitarteko gazteak, eguna eta ordua aukeran direla.

NON: Deustuko Udaltegia (BIZILABE gunea) Agirre lehendakaria, 42

PREZIOA:

  • Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko edo tailerreko
  • Familia ugaria: 10 €, hiruhileko edo tailerreko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko edo tailerreko

HIZKUNTZA: elebiduna izan liteke tailerra; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.

IZEN-EMATEA

  • Irailetik aurrera edozein tailerretarako zabalik izango da izena-emateko epea, eta tailerraren dataren arabera, edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20) izango da zabalik.
  • Izena emateko garaian, Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
  • Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan izena eman ahalko da.
  • Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna ere bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

  • Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da, kobraketa bideratu eta ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
  • Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
  • Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
  • Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
  • Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

Bizilabe proiektuaren baitan 3 motatako tailerrak eskaintzen dira, eta hauek dira tailer horien ezaugarri zehatzak:

  1. 6 saioko tailerrrak

INFORMAZIO ZEHATZA

2019-2020 ikasturtean zehar 5 tailer zehatz eskainiko dira, ezaugarri zehatz hauek dituztenak:

  • Tailerra: Argien marrazkilari! Argiekin eta argazkiekin irudiak sortuko ditugu
    • DATA: 2019ko urriaren 10etik azaroaren 7ra     
    • ORDUTEGIA: 18:00-19:30
    • ADINA: 12-15 urte
    • IZENA EMATEKO EPEA: 2019ko irailaren 30
    • Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/UGNHZHj6gqWNbu1r7
  • Tailerra: Erronka zientifiko-teknologikoak. Ginkana
    • DATA: 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra           
    • ORDUTEGIA: 18:00-19:30
    • ADINA: 12-15 urte
    • IZENA EMATEKO EPEA: 2019-10-31
    • https://forms.gle/gBb8bzx6kBdMn7bE8
  • Tailerra: Kristalografia
    • DATA: 2020ko urtarrilaren 9tik otsailaren 13ra
    • ORDUTEGIA: 18:00-19:30
    • ADINA: 12-15 urte
    • IZENA EMATEKO EPEA:2019ko abenduaren 20a
    • Izena emateko FORMULARIOA:
  • Tailerra: Mugarik gabe!  Guztiontzako etxeak  diseinatzeko tailerra
  • Tailerra: Agur euri, etor eguzki! Eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra
    • DATA: 2020ko apirilaren 23tik maiatzaren 28ra
    • ORDUTEGIA: 18:00-19:30
    • ADINA: 12-15 urte
    • IZENA EMATEKO EPEA:  2020ko apirilaren 5a
    • Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/7bBoe13bCVweDbig8
  1. Ikasturteko tailerra

INFORMAZIO ZEHATZA

Hiru hileko epeak oinarri hartuta, zientzia eta teknologiako 3 proiektu garatuko dira ikasturtean zehar.

NOIZ: 2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean

ADINA eta ORDUTEGIA:

12-14 urte bitarteko neska-mutilentzat bi aukera:

  • Astelehenetan, 18:00etatik 19:30etara
  • Astearteetan 18:00etatik 19:30etara

15-17 urte bitarteko neska-mutilak:

  • Asteazkenetan 18:00etatik 19:30etara

ORDAINKETA: Ikasturteko proiektua da, baina hiru hilabeteko proiektuak garatuko dira, eta kobraketa ere hiru hilez behin egingo da: 2019ko irailaren 30ean, 2019ko abenduaren 30ean, 2020ko martxoaren 30ean

IZEN-EMATEA

IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/YvP5jeTVFx1FMTSH6

BALDINTZAK:

  • Ikasturte osoan zabalik egongo da, azken hiruhileko saioa hasi bitartean (2020ko apirila), edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20).
  • Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
  • Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.
  • Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

  • 2020ko maiatzean Elhuyar Zientzia Azokak Bilboko Plaza Barrian antolatzen duen azokan parte hartzeko aukera izango duzu urtean zehar egindako proiektuarekin
  1. Oporretako tailerrak

2019-2020 ikasturtearen opor-garaietako tailerrak dira hauek. Gazteak oporretan direnean, zientzia eta teknologian ikertzeko aukera izan dezaten. Hiru izango dira ikasturteko eskaintzan:

  • Gabonetan, 2019ko abenduaren 23-24-26 eta 27an
    • ADINA: 12 – 15 urte
    • ORDUTEGIA: bi aukera, 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
    • PREZIOA:
      • Kuota arrunta: 15 € tailerreko
      • Familia ugaria: 10 € tailerreko
      • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
    • IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, abenduaren 9ra arte
    • IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8
  • Aste Santuan, 2020ko apirilaren 14tik 17ra
    • ADINA: 12 – 15 urte
    • ORDUTEGIA: bi aukera, 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
    • PREZIOA:
      • Kuota arrunta: 15 € tailerreko
      • Familia ugaria: 10 € tailerreko
      • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
    • IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, martxoaren 31 arte
    • IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8
  • Udan, 2020ko ekainaren 22tik 26ra
    • ADINA: 12 – 15 urte
    • ORDUTEGIA: bi aukera, 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
    • PREZIOA:
      • Kuota arrunta: 15 € tailerreko
      • Familia ugaria: 10 € tailerreko
      • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
    • IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, ekainaren 8ra arte
    • IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)