Skip to main content
Noticia Elhuyar

Abian da berrikuntzasoziala.elhuyar.eus webgune berria

2015 | Ekainak 29

Elhuyar Aholkularitzak webgune berri bat zabaldu du, berrikuntza sozialaren ingurukoa: berrikuntzasoziala.elhuyar.eus. Han jaso ditu azken bi urteetan berrikuntza sozialaz egindako lanaren emaitza nagusiak:

- Batetik, berrikuntza sozialeko egitasmoak ebaluatzeko tresnaren laburpen bat, zeinak aukera eskaintzen baitu norberak bere proiektuen ebaluazioak erraz egiteko.

- Bestetik, aurten Beterri eskualdean, Beterri G...

Elhuyar Aholkularitzak webgune berri bat zabaldu du, berrikuntza sozialaren ingurukoa: berrikuntzasoziala.elhuyar.eus. Han jaso ditu azken bi urteetan berrikuntza sozialaz egindako lanaren emaitza nagusiak:

- Batetik, berrikuntza sozialeko egitasmoak ebaluatzeko tresnaren laburpen bat, zeinak aukera eskaintzen baitu norberak bere proiektuen ebaluazioak erraz egiteko.

- Bestetik, aurten Beterri eskualdean, Beterri Garapen Integralerako Agentziarekin elkarlanean, garatu dugun Beteberritzen egitasmoaren xehetasunak.

- Azkenik, berrikuntza sozialaren inguruko webgune eta dokumentu interesgarrien bilduma.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailaren laguntza jaso du webguneak. 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)