Aktibo.eus! mahai-inguruan solaskide

Urriaren 8an EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako “Euskara eta Unibertsitatea” ekitaldian hartu dugu parte. Mahai-inguruaren helburu nagusia izan da unibertsitateak euskal hiztun eleanitzak sortzeko duen arduraz gogoeta egitea eta horretan eragile izateko estrategiak partekatzea.
EHUko Giza, gizarte eta hezkuntza zientzietako hainbat irakasle eta ...

Urriaren 8an EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako “Euskara eta Unibertsitatea” ekitaldian hartu dugu parte. Mahai-inguruaren helburu nagusia izan da unibertsitateak euskal hiztun eleanitzak sortzeko duen arduraz gogoeta egitea eta horretan eragile izateko estrategiak partekatzea.
EHUko Giza, gizarte eta hezkuntza zientzietako hainbat irakasle eta ikertzailek sare bat osatu dute, Euskanpus ekimenaren laguntzaz eta partaidetzaz, euskal hiztun aktibo eleanitzak leloaren inguruan lan egiteko, eta marko horren barruan kokatzen da ekimen hau ere.
Elhuyarreko ordezkariaz gain, EHUko errektoreorde, irakasle eta ikasleek, Doimak eta CAF enpresetako ordezkariek eta Osakidetzako mediku batek hartu dute parte mahai-inguruan.
