Skip to main content
Noticia Elhuyar

Alternatiben Herria ekimenean parte hartuko du Elhuyarrek

2015 | Urriak 23

Urriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Eragile ugarik parte hartuko dute ekimen honetan eta Elhuyar ere han izango da, Bilboko Plaza Barrian, 10:00etatik 14:30etara.

Elhuyarrek stand bat izango du eta bertan Elhuyarren hizkuntza- eta zientzia-produktuak erakusteaz gain, zientzia-esperimentuez gozatzeko a...

Urriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Eragile ugarik parte hartuko dute ekimen honetan eta Elhuyar ere han izango da, Bilboko Plaza Barrian, 10:00etatik 14:30etara.

Elhuyarrek stand bat izango du eta bertan Elhuyarren hizkuntza- eta zientzia-produktuak erakusteaz gain, zientzia-esperimentuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Gainera, Elhuyarren hainbat proiektu aurkeztuko ditugu:

Eleaniztasuna kudeatzeko smartphoneetarako bi aplikazio: Mitzuli (Androiderako itzultzaile libre, erabilerraz eta ahaltsua) eta Ohar Eleanitzak (eleaniztasuna sustatzeko aplikazioa). Hizlaria: Josu Aztiria (Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia).
- Bizentaren lumak: gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzeko ere. Hizlaria: Naiara Arri (Elhuyar Aholkularitza).
- Berrikuntza soziala zer da eta nola neurtu. Hizlaria: Oihana Garcia (Elhuyar Aholkularitza).
- Zientzia-hezkuntza bizipenen bidez (bi proiektu aurkeztuko ditugu: Zientzia Azoka eta Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroa). Hizlaria: Danel Solabarrieta (Elhuyar Zientzia).

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)