Aste honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrilla
2016 | Irailak 07
Uda geldirik eman badu ere, abian da berriro Norteko Ferrokarrilla Elhuyarrek ekoitzitako zientzia-saioa. Astero, Euskadi Irratiaren uhinetan egingo du geldialdia, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Hain zuzen, lehen geldialdia larunbat honetan bertan izango da, hilaren 10ean. Saio indartsua eta mamitsua agindu du gidariak, Guillermo Roa Zubiak.
Aurtengo denboraldia, gainera, ospakizun eta guzti dator. Izan ere, Norteko Ferrokarrillak 20 urte darama...
Uda geldirik eman badu ere, abian da berriro Norteko Ferrokarrilla Elhuyarrek ekoitzitako zientzia-saioa. Astero, Euskadi Irratiaren uhinetan egingo du geldialdia, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Hain zuzen, lehen geldialdia larunbat honetan bertan izango da, hilaren 10ean. Saio indartsua eta mamitsua agindu du gidariak, Guillermo Roa Zubiak.
Aurtengo denboraldia, gainera, ospakizun eta guzti dator. Izan ere, Norteko Ferrokarrillak 20 urte daramatza martxan, eta, ospakizunaren bitartez, bide horretan parte hartu dutenak gogoratu eta entzule fidelei eskerrak eman nahi dizkie Norteko Ferrokarrillaren taldeak.