Beteberritzen egitasmoaren emaitzak aurkeztu ditu Elhuyarrek Berrikuntza soziala eta Tokiko garapena jardunaldian
Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, "Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez" ekimena garatu du 2015. lehen seihilekoan. Eskualdeko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko eta eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana hobetzeko prozesua izan da.
Gaur aurkeztu ditu Elhuyar Aholkularitzak Beteberritzen egitasmoaren prozesua eta ...
Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, "Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez" ekimena garatu du 2015. lehen seihilekoan. Eskualdeko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko eta eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana hobetzeko prozesua izan da.
Gaur aurkeztu ditu Elhuyar Aholkularitzak Beteberritzen egitasmoaren prozesua eta emaitzak, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Berrikuntza Soziala eta Tokiko garapena jardunaldian. Eskualdeko eragileen hainbat praktika eta esperientzia zuzenean ezagutzeko aukera ere izan dute bertara hurreratu diren berrogeita hamar parte-hartzaileek.

Jardunaldian, Elhuyarko kideekin batera, hizlari moduan aritu dira honakoak:
- Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua).
- Ivan Miró (ekonomia kooperatiboaren eta udalerri mailako politiken inguruko ikerlaria eta La Ciutat Invisibleko kooperatibista).
- Igor Calzada (Oxford eta Glasgowko unibertsitateetako irakasle eta ikertzailea).