Beteberritzen-en ebaluatutako proiektuen emaitza-aurkezpena, gaur, Lasarte-Orian
Martxoan jarri genuen abian Beteberritzen egitasmoa, eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko helburuarekin. Orain arte, berrikuntza sozialaren ezaugarrien inguruan jardun dugu eskualdeko eragileekin, eta inguruko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan dugu.
Maiatzeko eta ekaineko topaguneetan, berriz, aurrera begirako gogoeta egin nahi dugu. Horretarako, eskualdeko eragileon indarguneak eta hobetzekoak identifikatu, eta etorkizunera begirako erronkak, estrategiak eta elkarlanerako aukerak irudikatu nahi ditugu.

Hirugarren topagunea gaur egingo dugu, Lasarte-Oriako Mirentxu Etxean, 10:30etik 13:00etara bitartean. Topagune horretan aurkeztuko ditu Elhuyarrek azken bi hilabeteetan egindako ebaluazioen emaitzak. Eskualdeko eragileen hainbat proiektu ebaluatu ditu Elhuyarrek azken bi hilabeteetan, berrikuntza sozialaren ikuspegitik bertako proiektuak ebaluatzeko propio sortu duen tresnaren bidez. Eskualdeko eragile guztiak zaudete gonbidatuta saioan parte hartzera.
Beteberritzen egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailaren babesa du, eta Beterri Garapen Integraleko Agentziarekin lankidetzan ari gara garatzen.