Bihar aurkeztuko da TEKNOPOLIS saioaren denboraldi berria
2015 | Irailak 30
Larunbat honetan hemezortzigarren denboraldia hasiko du Teknopolis telebista saioak. Elhuyarrek ekoitzitako saioa adinez nagusi egin bada ere, eduki fresko eta gazteak eskainiko ditu, helburu honekin: munduko eta gertuko gai zientifiko eta teknologikoak gizarteratzea, zorroztasunez eta modu entretenigarrian.

ETB1en larunbatero emango dute saioa 13:30ean, eta astelehenetan errepikatuko dute 15:00etan; eta ETB2an, berriz, igandero, 09:30ean, eta ostegunero errepikatuko dute 11:00etan.
Prentsaurrekoan emango dira denboraldi berriaren xehetasunak:
Eguna eta ordua: urriaren 1ean, ostegunez, 12:00etan
Tokia: Elhuyarren egoitzan
Parte-hartzaileak:
Tokia: Elhuyarren egoitzan
- Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia
- Gorka Garcia Peral, ETBren Programa eta Arte Zuzendaria
- Roberto Uribeetxeberria Ezpeleta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa Koordinatzailea (babeslea)
- Iñaki Leturia Yurrita, Teknopolis-en aurkezlea
Teknopolisen gainerako babesleen ordezkariak ere izango dira prentsaurrekoan: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; EHU-UPV; Energiaren Euskal Erakundea (EVE); Gipuzkoako Foru Aldundia, Teknika, eta aipatutako Mondragon Unibertsitatea.