Skip to main content
CAF-Elhuyar sariketa

CAF-Elhuyar sariketan etena

2025 | Uztailak 28
  • CAF-Elhuyar sariketan etena egitea erabaki dugu erakunde antolatzaileok.

 

30 urtez euskarazko zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyar. Hogeita hamaikagarren edizioa martxan zen, baina sarietan etena egitea erabaki dugu erakunde antolatzaileok, sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako.

Azken urteotan jasotako lan-kopuruak nabarmen behera egin du aurten, eta testuinguruak ere ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea. Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskarazko zientzia-dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez hausnarketa irekiko dugu, datorren ikasturtetik aurrera.

Aurtengo parte-hartzaileei barkamena eta eskerrona adierazi nahi diegu, bide batez.

 

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)