Skip to main content
Noticia Elhuyar

CAF-Elhuyar sariketaren irabazleak ezagutaraziko dira asteazkenean

2018 | Maiatzak 10
  • Maiatzaren 16an izango da sari-banaketa, 18:00etan hasita, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera, Donostia)

  • Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria

Kultura zientifikoa sustatzea da CAF-Elhuyar sariketaren helburua, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortuz eta sarituz.

Maiatzaren 16an egingo da aitortza hori, sariak banatzeko ekitaldian. Sarituen artean izango dira  Ekaia EHUko Zie...

  • Maiatzaren 16an izango da sari-banaketa, 18:00etan hasita, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera, Donostia)

  • Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria

Kultura zientifikoa sustatzea da CAF-Elhuyar sariketaren helburua, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortuz eta sarituz.

Maiatzaren 16an egingo da aitortza hori, sariak banatzeko ekitaldian. Sarituen artean izango dira  Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariaren ordezkariak,  haiek jasoko baitute Elhuyarren Merezimendu Saria, zientziaren dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lanarengatik, Elhuyar Fundazioaren Patronatuaren eskutik.

Horrez gain, kategoria hauetako sariak banatuko dira:

Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak saritzen dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak, eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.

NEIKER Sari Berezia. Lehen sektoreko lan onenari eskainitakoa. Iaz sortu zen kategoria hori, eta irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jasoko ditu.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, euskaraz sortu eta 2016an argitaratutako kazetaritza-lan bat saritzen da, 2.000 eurorekin eta Andonegiren eskulturarekin.

Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak bultzatzen dira. Hautatutako proiektuak 5.000 euroko beka bat jasotzen du, proiektua garatzen eta gizartera zabaltzen laguntzeko asmoz.

Sarituak aukeratzeko, bi epaimahaik aztertu dituzte lanak. Dibulgazio-artikulu eta kazetaritza-lanez kide hauek arduratu dira:

  • Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia
  • Arturo Elosegi Irurtia, ekologoa eta  EHUko ikertzailea
  • Marian Iriarte Ormazabal, kimikaria eta EHUko ikertzailea
  • Alberto Barandiaran Amillano, kazetaria eta idazlea
  • Uxune Martinez Mazaga, Euskampus Fundazioko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna
  • Eva Ugarte Sagastizabal, NEIKER-Tecnaliako Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaria (NEIKER Sari Berezian bakarrik)

Zientzia gizartean sorkuntza-bekara aurkeztutako proiektuak, berriz, honako hauek epaitu dituzte:

  • Maria Gil Rodriguez, Elhuyar Zientzia unitatearen arduraduna
  • Josu Rekalde Izagirre, EHUko Artea eta Teknologia Saileko katedraduna
  • Koldo Almandoz de La Cruz, zine-zuzendaria

Sariak banatu ondoren, iaz Zientzia Gizartean sorkuntza-beka jaso zuen  proiektuaren emaitza erakutsiko dute egileek, Armintxe  Animazio Taldeak: Miraila  animaziozko film laburra.

Imágenes integradas 2

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Izaro Aizpurua Arkauz
Elhuyar
Tfnoa: 943 363040 luzp.: 313 / 663339569

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)