DLDP Erasmus + proiektuaren bilera Elhuyarren, urriaren 4an eta 5ean

Uztailean jakinarazi genizuen hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP) Europar Batasuneko lau hizkuntza gutxituren behar digitalei buruzko
Uztailean jakinarazi genizuen hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP) Europar Batasuneko lau hizkuntza gutxituren behar digitalei buruzko azterketaren lehen fasea jarri zuela abian. Bada, gaur eta bihar, Elhuyarren izango dira proiektu horretako kideak, inkesta horren emaitzak aztertzen hasi eta proiektuko hurrengo pausoei ekiteko. Hauek hartuko dute parte bileran: - Claudia Soria eta Irene Russo, Consiglio Nazionale delle Ricerche (Pisa, Italia) - Davyth Hicks, European Language Equality Network, ELEN (Frantzia) - Anneli Sarhimaa eta Eleonore Kruse, Mainzeko Unibertsitatea (Alemania) - Tuomo Salonen, Kareliar Hizkuntza Elkartea, KKS (Finlandia) - Antton Gurrutxaga eta Klara Ceberio, Elhuyar Asteazkenean, Wikimedia France-ko ordezkari Rémy Gerbet eta Euskal Wikilarien Elkarteko kide Iñaki Lopez de Luzuriaga izango dira gurekin, beren lana azaltzeko. DLDP proiektuari buruzko informazio gehiago, hemen.