Skip to main content
Noticia Elhuyar

Ekainaren 14an Global Innovation Day topaketan izango gara

2016 | Ekainak 13

Ekainaren 14an Bilbon izango gara, Euskalduna Jauregian, 

Ekainaren 14an Bilbon izango gara, Euskalduna Jauregian, Global Innovation Day topaketan. Gure azken berrikuntzak erakutsiko ditugu 54. txokoan, 9:00etatik 19:00etara.

gidaeleaniztunak.elhuyar.eus

Gida Eleaniztunak plataformak aukera ematen du hizkuntza batean sortutako edukia beste hizkuntza batzuetan ere irakurtzeko eta entzuteko, QR kodeak erabiliz. Proiektu interesgarria da museoetarako, erakusketetarako edo turismoarekin lotutako beste zenbait egitasmotarako.
 

 

partaidetzaon.elhuyar.eus

#PartaidetzaOn partaidetza-prozesuak lantzeko Elhuyarrek sortu duen tresna teknologikoa da. Parte hartzeko bestelako bideak zabaltzen ditu, eta baliagarria da partaidetza presentziala sustatzeko eta hobetzeko. Herritar gehiagorengana iristeko aukera ematen du, bai eta aurrez aurreko partaidetza-prozesuetan alderdi kuantitatiboak pisu handiagoa izateko ere.
 

 

berrikuntzasoziala.elhuyar.eus

Gaur egun ikuspegi sozialetik ditugun erronka edo galderei erantzun berriak emateko bultzatzen du Elhuyarrek berrikuntza soziala, tokian tokiko komunitatea horretan inplikatuz. Lan horren barruan, proiektuen berrikuntza soziala neurtzeko tresna garatu du Elhuyarrek.
 

 

behagunea.dss2016.eu (demoa)


Talaia kode irekiko aplikazioak erakunde baten jarduerari eta ekitaldiei buruzko milaka albiste, iritzi-artikulu eta mezu biltzen ditu prentsa digitaletik eta sare sozialetatik, automatikoki, eta aldeko zein kontrako iritziak modu argian erakutsi. Talaia ezin hobea eskaintzen die erakundeei beren jarduera publikoak zer inpaktu eta onarpen-maila duen neurtzeko.

 

xenda.elhuyar.eus

Xenda, bilaketa eta nabigazioa kode irekian Adimena, eleaniztasuna eta zehaztasuna, kode irekian garatutako bilaketa- eta nabigazio-funtzio aurreratuak erabiliz. API bidez funtzionatzen duen aplikazio guztiz moldagarri honen bitartez, webguneen edo dokumentu-funtsen erabiltzaileen esperientzia hobetu eta edukien irisgarritasuna handitzen da. Integratzeko erraza da, eta oso erabilgarria albisteen webguneetan, onlineko dendetan, webgune korporatiboetan eta dokumentu-funtsetan.

 

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)