Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera, atzo
Atzo arratsaldean Elhuyar Fundazioaren patronatuaren ohiko bilera izan genuen Elhuyarren egoitzan. Bileraren helburu nagusiak 2015eko kontuak onartzea eta 2016ko ekitaldiaren berri ematea izan zen (proiektuei zein aurrekontuari dagokionez). Bileran patrono hauek izango genituen gurean: Cristina Alberdi (Tecnaliaren ordezkaria),
Atzo arratsaldean Elhuyar Fundazioaren patronatuaren ohiko bilera izan genuen Elhuyarren egoitzan. Bileraren helburu nagusiak 2015eko kontuak onartzea eta 2016ko ekitaldiaren berri ematea izan zen (proiektuei zein aurrekontuari dagokionez). Bileran patrono hauek izango genituen gurean: Cristina Alberdi (Tecnaliaren ordezkaria), Jesus Ugalde eta Santi Goñi (hasierako laguntzaileen multzotik biak), Arantza Diaz de Ilarraza (EHUko IXAko kidea, merezimenduzko bazkideen multzotik), Xabier Arregi (Usurbilgo Udalaren izenean), Amaia Eskisabel (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik) eta Txema Pitarke (Elhuyarreko lehendakaria). Horietaz gain, bileran egongo gara Alfontso Mujika (Elhuyarretik, idazkari gisa), Izaskun Etxebeste (Elhuyarreko finantzetako arduradun gisa) eta Leire Cancio (Elhuyarreko zuzendari nagusia). Ezkerrretik eskuinera: Jesus Ugalde, Amaia Eskisabel, Xabier Arregi, Santi Goñi, Alfontso Mujika, Cristina Alberdi, Leire Cancio, Txema Pitarke eta Izaskun Etxebeste.