Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera, Tabakaleran
Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera izan dugu ekainaren 14an eta 2016. urteko kontuen itxiera onartzea izan da bilerar...
Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera izan dugu ekainaren 14an eta 2016. urteko kontuen itxiera onartzea izan da bileraren gai nagusia. Patrono hauek bertaratu dira: Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria Josu Madariaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria Mikel Irizar, Usurbilgo alkatea Xabier Arregi, NEIKER-Tecnaliako zuzendaria Leire Barañano, Tecnaliako ordezkaria Cristina Alberdi, Eustakio Arrojeria, Xanti Goñi, Arantza Diaz de Ilarraza eta Rafa Bañales. Lehendakari gisa Txema Pitarke izan da, idazkari, Alfontso Mujika, eta kontu-emaile, Leire Cancio. Modu berezian, Donostiako Tabakaleran egin da, ondoren On Zientzia bideo-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan da eta.

Ezkerretik eskuinera: Cristina Alberdi, Alfontso Mujika, Arantza Diaz de Ilarraza, Xabier Arregi, Leire Cancio, Mikel Irizar, Txema Pitarke