Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyar itzulpen-zerbitzuek kalitate-ziurtagiri berria eskuratu dute

2016 | Ekainak 16

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko itzulpen-zerbitzuek
EN ISO 1700:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria eskuratu dute

 

AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) erakundeko kide bat izan da Elhuyarren Us...

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko itzulpen-zerbitzuek
EN ISO 1700:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria eskuratu dute

 

AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) erakundeko kide bat izan da Elhuyarren Usurbilgo bulegoan, itzulpen-zerbitzuek egiten duten lana ikuskatzen, eta EN ISO 1700:2015 ziurtagiria ematearen aldeko txostena egin du. Ziurtagiri berriak 2010ean eskuratutako UNE-EN 15038:2006 kalitate-ziurtagiria ordezkatzen du.

Eskarmentu handiko itzultzaile-lantaldea dugu Elhuyarren, zorrotz eta profesionaltasun handiz lan egiten duena, eta testu tekniko eta zientifikoetan bereziki espezializatua. Zerbitzatze-prozesuaren bikaintasunaren eta hizkuntza-kalitatearen berme da ziurtagiria, eta frogatzen du EN ISO 1700:2015 arauaren arabera egiten dugula lana, bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)