Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyar itzulpen-zerbitzuek kalitate-ziurtagiria berritu dute

2015 | Ekainak 10

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko itzulpen-zerbitzuek
UNE-EN 15038:2006 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu dute

 

AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) erakundeko kide bat izan zen astelehenean Elhuyarren Usurbilgo bulegoan, itzulpen-zerbitzuek egiten duten lana ikus...

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko itzulpen-zerbitzuek
UNE-EN 15038:2006 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu dute

 

AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) erakundeko kide bat izan zen astelehenean Elhuyarren Usurbilgo bulegoan, itzulpen-zerbitzuek egiten duten lana ikuskatzen, eta inolako eragozpenik gabe berritu digute 2007an eskuratutako kalitate-ziurtagiria.

Eskarmentu handiko itzultzaile-lantaldea dugu Elhuyarren, zorrotz eta profesionaltasun handiz lan egiten duena, eta testu tekniko eta zientifikoetan bereziki espezializatua. Zerbitzatze-prozesuaren bikaintasunaren eta hizkuntza-kalitatearen berme da ziurtagiria, eta frogatzen du UNE-EN 15038:2006 arauaren arabera egiten dugula lana.

Garrantzitsua da guretzat AENORen aintzatespena, baina are garrantzitsuagoa gure bezeroen gogobetetzea. Eta horretan ere albiste onak ditugu. Elhuyar itzulpen-zerbitzuen bezeroen artean egin dugun gogobetetze-inkestaren arabera, 10etik 8,1eko batez besteko kalifikazioa lortu dugu.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)