Elhuyar UEUren Udako Ikastaroetan

Elhuyarrek parte hartuko du aurten ere UEUren Udako Ikastaroetan.
Batetik, «Zentziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak» ikastaroan, hizlarien artean izango dira Elhuyarreko Zientzia unitateko bi lankide: Ana Galarraga Aiest...

Elhuyarrek parte hartuko du aurten ere UEUren Udako Ikastaroetan.
Batetik, «Zentziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak» ikastaroan, hizlarien artean izango dira Elhuyarreko Zientzia unitateko bi lankide: Ana Galarraga Aiestaran, eta Guillermo Roa Zubia.
Bestetik, ekainaren 22an, «Teknologia itzultzailearen lagun. Noiz eta nola?» jardunaldiaren amaieran, «Teknologiaren ekarpena gure enpresetan» izenburuko mahai-inguruan esku hartuko du Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen arduradun Josu Aztiria Urtaranek.
Igor Leturia Azkarate informatika-ingeniariak «HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin» ikastaroa emango du ekainaren 27tik 28ra
Azkenik, ekainaren 30ean, «Kudeatzaileen II. Bilkura: Software Librea biblioteka eta artxiboetan» izango da, eta Iñaki San Vicente Roncal Elhuyarreko informatika-ingeniaria izango da hizlarien artean.
Ekainaren 19ra arte eman daiteke izena, UEUren webgunean sartuta.