Elhuyar Zientziak STING aurkeztuko du, Innobasqueren astearteko saioan

Datorren Innobasqueren Asteartean eskolan STEMen irakaskuntza nola berritu daitekeen aztertuko dute. Ba ote dago teknikarik irakaskuntza hori erakargarriago bihurtzeko? Nola integratu <...

Datorren Innobasqueren Asteartean eskolan STEMen irakaskuntza nola berritu daitekeen aztertuko dute. Ba ote dago teknikarik irakaskuntza hori erakargarriago bihurtzeko? Nola integratu genero-ikuspegia STEMen irakaskuntzan? Zer onura eskaintzen du IKTen erabilerak? Horretarako, ikasgela barruan eta kanpoan garatzen diren jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte, tartean, Elhuyarrek gidatzen duen STING europar proiektua.
Saioa abenduaren 15ean izango da, 12:30etik 14:00tara, Deustuko Unibertsitatearen Turing gelan.
Parte-hartzaileak:
- Begoñazpi Ikastola . “Xakea ikasgeletan”
- Elhuyar Fundazioa. “STING europar proiektua”
- Berritzegune Nagusia. “Zientzia hezkuntza eta GoLab”
- Deustotech Learning - Ingeniaritza fakultatea. “Trastea club”
- Tabakalera. "Hirikilabs: kultura digitala eta teknologikoen laborategiak"
Izena ematea doan da: marteseducacionstem.eventbrite.es