Skip to main content
2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenak

Elhuyarrek 2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenen zerrenda osatu dut

2023 | Abenduak 22
  • Ingurumena izan da protagonista nagusia 2023an.
  • Zerrendan 10 albiste daude, nazioartekoak zein gertukoak.

 

2023an, zientzia astindu duten ikerketa ugari izan dira, albiste zientifikoez gain, eta protagonista nagusia ingurumena izan da. Elhuyarren zientzia-arloko hedabideek urtean zehar zabaldu dituzten albiste esanguratsuenen zerrenda egin dute, nazioarteko zein gertuko ikuspegiarekin.

Hemen duzue 10 albiste nabarmenekin osatutako zerrenda:

1.    Ingurumena. Planetaren bederatzi mugetatik sei gaindituta daude dagoeneko, eta beste bi gainditzeko bidean. Ingurumen-larrialdi globalari arduraz heltzeko, ingurumenari buruz komunikatzeko dekalogoa argitaratu du Elhuyarrek.


Elhuyar aldizkaria: albistea
zientzia.eus: dekalogoa

2.    Adimen arfifiziala. Adimen artifizialaren magiaz aritu dira Elhuyarren zientzia-arloko hedabideak aurten, behin eta berriro. Baina, era berean, baita adimen artifizialaren etikaz ere; esparru horretan munduko erreferente direnetako baten hitzak jaso dituzte, hots, Bernhard Schölkopfenak: “Ezinbestekoa da adimen artifizialaren gainean eztabaidatzea eta gogoeta egitea”.


Teknopolis telebista-saioa: albistea
Elhuyar aldizkaria: albistea


3.    Gazteen osasun mentala. Datuek argi adierazten dute: antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan; bereziki, emakumezkoetan eta klase apalekoetan. Psikofarmakoak, gazteetan, gizartearen ondoezaren ispilu dira.


Elhuyar aldizkaria: albistea

4.    Ilargirako misioak. Aurkikuntza esanguratsuak egin ditu Ilargian Indiako Chandrayaan-3 misioak, eta Ilargiaren historia liluragarria ezagutzeko aprobetxatu du Elhuyarrek.


Elhuyar aldizkaria: albistea
Norteko Ferrokarrila irratsaioa: albistea

5.    Kutsaduraren eragina. Gai honi lotuta, hauek jaso dira zientzialariengandik: arnasten dugun aireari buruzko datuak, Brasilgo haurren leuzemia-kasuen igoera pestizidekin lotuta egon daitekeen zantzuak, eta janari eta edarietako plastifikanteen arriskuen ohartarazpena.


Teknopolis telebista-saioa: albistea
Elhuyar aldizkaria: 1-albistea + 2-albistea

6.    Euskal Herriko neandertalek emandako sorpresak: Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adriango kobazuloan, eta baieztatu dute neandertalak oso berandura arte bizi izan zirela Lezetxikin.


Elhuyar aldizkaria: 1-albistea + 2-albistea

7.    Pirinioetako glaziarrak gainbehera bizian. Albisteak bata bestearen atzetik etorri dira: Glaziarren azken egunak dira, Anetoko glaziarrak azaleraren % 64,7 galdu du azken 41 urteetan, eta Perdidoko glaziarraren ezpurutasunek fusioa azkartu duten ebidentzia zientifikoak agertu dira.


Teknopolis telebista-saioa: albistea 
Elhuyar aldizkaria: 1-albistea + 2-albistea

8.    Alzheimerrak sortutako esperantza-izpiak. Ariketa fisikoak alzheimerraren garapena moteltzen du, baita arrisku genetikoa dutenetan ere. Zahartzea ikerketa medikoen ikuspegitik ere aztertu dute Elhuyarren zientzia-arloko hedabideek.


Elhuyar aldizkaria: 1-albistea + 2-albistea

9.    Munduko seigarren superodenagailua Donostian. Fisikak Euskal Herrian utzitako albisterik onena Basque Quantum-en sorrera da. Javier Aizpurua zuzendari zientifikoa eta kuantikaren iraultza berria izan dira aurtengo protagonista nagusienetako batzuk.


Teknopolis telebista-saioa: albistea

10.    Pandemiaren bukaera. OMEk bertan behera utzi du COVID-19aren osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera. Baina ez da izan albiste on bakarra: SARS-CoV-2 birusa zelulen barnean nola erreplikatzen den argitu dute, eta jakin dute litekeena dela COVID iraunkorra erlazionatuta egotea serotoninaren jaitsierarekin.


Elhuyar aldizkaria: 1-albistea + 2-albistea + 3-albistea
 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)