Elhuyarrek Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin du
Elhuyarreko lantaldeak martxoak 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin du gaur “Bizentaren Lumak” izeneko materiala probatuz. Bizenta Mogel idazlea omendu nahi duen materiala Play & Decide metodologian oinarrituta dago eta taldeka bertan bildu garenok emakume eta gizonen berdintasunari buruz ideiak konpartitzeko aukera izan dugu.

Ekimen ...

Ekimen honen helburua bikoitza izan da: batetik, emakume eta gizonen berdintasuna aldarrikatzea eta, bestetik, “Bizentaren Lumak” izenarekin lantzen ari garen materiala testeatzea. Gonbidatu bereziak ere izango ditugu: Urnietako udaleko Jon eta Josune.