Elhuyarrek ere parte hartu du Iruñeko Galaxiaren Lorategia proiektuan
Iruñeko Udala, Planetarioaren laguntzarekin, Galaxiaren Lorategia izeneko lorategi berezia eraikitzen ari da Yamaguchi Parkean. 200 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiagoren bidez Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin.
Atzo, martxaok 29, Elhuyarren izenean landatu zuten zuhaixka Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuz...
Iruñeko Udala, Planetarioaren laguntzarekin, Galaxiaren Lorategia izeneko lorategi berezia eraikitzen ari da Yamaguchi Parkean. 200 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiagoren bidez Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin.
Atzo, martxaok 29, Elhuyarren izenean landatu zuten zuhaixka Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusiak, Maria Gil Rodriguez Zientzia unitateko arduradunak, eta Aitziber Lasa Iglesias Zientzia Hezkuntzaren arduradunak.


Maria Gil Rodriguez, Leire Cancio Orueta eta Aitziber Lasa Iglesias zuhaixka landatuta.