Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarrek eta Usurbilgo udalak beste bi urtez luzatu dute lankidetza-hitzarmena

2018 | Maiatzak 28

Elhuyarren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena beste bi urtez luzatu dute gaur Elhuyarren Usurbilgo egoitzan. Bertan izan dira Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo alkatea; Jose M. Pitarke de La Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia eta Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia.

Hitzarmen horren bidez Usurbilgo Udalak Elhuyarrek hizkuntza normalkuntzaren eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen esparruan egiten duen lana babesten du. Hitzarmenaren baitan Elhuyarrek ADI-Usurbil teknologia adimenduna gar...

Elhuyarren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena beste bi urtez luzatu dute gaur Elhuyarren Usurbilgo egoitzan. Bertan izan dira Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo alkatea; Jose M. Pitarke de La Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia eta Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia.

Hitzarmen horren bidez Usurbilgo Udalak Elhuyarrek hizkuntza normalkuntzaren eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen esparruan egiten duen lana babesten du. Hitzarmenaren baitan Elhuyarrek ADI-Usurbil teknologia adimenduna garatzen jarraituko du (kultura-ondarea, turismoa eta eleaniztasuna sustatzeko gailu mugikorretarako aplikazio librea).

Ezkerretik hasita: Xabier Arregi Iparragirre, Leire Cancio Orueta eta Jose M. Pitarke de La Torre

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)