Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarrek parte hartuko du UrbanZientzia ekitaldian

2016 | Maiatzak 13

Elhuyarrek parte hartuko du UrbanZientzian ekitaldian. Zientzia kalean zabaltzeko asmoa du ekitaldi horrek, eta TEKNAHIk antolatu du DSS2016-ko egitasmoen artean dagoen OLATU TALKAren barruan.

Elhuyar Fundazioaren zientzia-hezkuntza sailetik Danel Solabarrietak gaztetxoenentzako zientzia-esperimentuak egingo ditu nitrogeno likidoarekin eta huts p...

Elhuyarrek parte hartuko du UrbanZientzian ekitaldian. Zientzia kalean zabaltzeko asmoa du ekitaldi horrek, eta TEKNAHIk antolatu du DSS2016-ko egitasmoen artean dagoen OLATU TALKAren barruan.

Elhuyar Fundazioaren zientzia-hezkuntza sailetik Danel Solabarrietak gaztetxoenentzako zientzia-esperimentuak egingo ditu nitrogeno likidoarekin eta huts ponparekin. Helburua da ongi pasatzea eta zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gazteei, haien jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko.

UrbanZientzia maiatzaren 21ean ospatuko da Iztuetako gunean, Gros eta Egiaren artean, egunean zehar, eta Elhuyarren ekintza 11:30etik 12:15era izango da.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)