Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak zabalduko dira, gaur hasita, egunero, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan
Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.
Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.
* Honako hedabideek zabalduko dituzte bideoak: Aiaraldea gaur, Aikor, Aiurri, Alea, Anboto, Antxeta irratia, Argia, Ataria, Barren, Berria, Eta kitto, Gaztezulo, Geuria, Goiena, Goierri irrati telebista, Goierriko Hitza, Guaixe, Gure irratia, Hamaika telebista, Hiruka, Irulegiko irratia, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Naiz, Noaua, Pil-pilean, Ttap, Ttipi-ttapa, Txintxarri, Urola Kostako Hitza, Xiberoko Botza, Busturialdeko Hitza, 28 kanala, Erlo telebista, Kanaldude, Segura irratia, Zuzeu eta Zientzia.eus.