Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarren bisitari Mexikoko Querétaro estatuko IKTen clusterreko eta Alecop-eko ordezkariak

2015 | Martxoak 05

Elhuyarren izan dira, gaur arratsaldean, Carlos Flores, INTEQSOFT-eko ordezkaria eta Andoni Aregita, Alecop-eko ordezkaria, eta Hizkuntza eta Teknologia unitateko I+G alorreko zenbait kiderekin batzartu dira. Elhuyar aurkeztea, hizkuntza-teknologietan zertan ari garen azaltzea eta lankidetza-aukerarik ba ote dagoen aztertzea izan dira bileraren helburuak.

Mondragon Unibertsitateak Querétaro estatuan daukan filialak (MONDRAGON-UCO-Querétaro Unibertsitatea) bultzatu du INTEQSOFT-ekiko harremana. Bi egun egongo dira Euskal Herrian cluster horretako ordezkariak (martxoaren 5ean eta 6an) eta, Elhuyar ez ezik, beste zenbait enpresa eta erakunde ere bisitatuko dituzte: Alecop, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Vicomtech, LKS Consultoría, Magnet, INIT eta Cluster TEIC GAIA.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)