Igandean ospatuko da Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia. Aurten, Durangon izango da, eta Elhuyar ere han izango da. Hain zuzen ere, Esperimentuen Txokoa jarriko du, haurren gozamenerako. "Hezi dagigun" gunean izango da, hau da, 4. gunean, 10:00etatik 14:00tara.
Esperimentuen Txokoan, material arruntekin (plastikozko botilak, goxokiak, ura, latak, puxikak...) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek. Gainera, Elhuyarreko lagunak izango dituzte inguruan, haien jakin-mina asetzeko.
6-10 urte badituzu, zatoz Esperimentuen Txokora, eta esperimenta dagigun!
