Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia unitateak software-ingeniari bat behar du (erref.: HT01)

2016 | Martxoak 08

Informazioaren kudeaketa adimendunarekin eta itzulpengintzarekin lotutako proiektu teknologikoetan jardungo du bereziki.

Software-ingeniari gisa duen jakintza espezializatua eta esperientzia kontuan hartzeaz gain, testuen analisiarekin, adimen artifizialarekin eta itzulpen automatikoarekin lotutako ezagutza teorikoa ere kontuan hartuko dugu.

Gaitasun pertsonalei dagokionez, ekimena, proiektu konplexue...

Informazioaren kudeaketa adimendunarekin eta itzulpengintzarekin lotutako proiektu teknologikoetan jardungo du bereziki.

Software-ingeniari gisa duen jakintza espezializatua eta esperientzia kontuan hartzeaz gain, testuen analisiarekin, adimen artifizialarekin eta itzulpen automatikoarekin lotutako ezagutza teorikoa ere kontuan hartuko dugu.

Gaitasun pertsonalei dagokionez, ekimena, proiektu konplexuei aurre egiteko gaitasuna eta ikasteko gogoa garrantzitsuak dira Elhuyarrentzat.

Eskatzen dugu:

  • Informatika- edo telekomunikazio-ingeniaritzako gradua izatea.
  • Ingelesa jakitea.

 

Hautaketan balioetsiko ditugun arloak:

  • Python, Java, Perl edo C programazio-lengoaiak ezagutzea eta haiekin esperientzia izatea.
  • Linux inguruneetan lan egiten jakitea eta zerbitzarietako ohiko tresnak ezagutzea (MySQL, Apache...).
  • Web-garapenerako inguruneak (bereziki, Django, Node.js, Angular...) eta lengoaiak ezagutzea (HTMLsJavascript).
  • Itzulpen automatikoan (Moses, Apertium) esperientzia izatea eta itzulpen-memoriak kudeatzeko softwareak ezagutzea.
  • Crawling, NLP, IR eta ikasketa automatikorako toolkit-ak ezagutzea.
  • «Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» masterra egina izatea.

 

Eskaintzen dugu:

  • Urtebeteko kontratua, gero mugagabe bihurtzeko aukerarekin.
  • Etorkizun handiko proiektu batean eta goi-mailako lantalde baten barruan aritzeko aukera.

Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara, martxoaren 18a baino lehen, eta aipatu, mesedez, goiburuko erreferentzia: @email

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)