Enpresa-mundua euskalduntzeko planetan 25 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia
Enpresa-mundua euskalduntzeko planetan 25 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia antolatu du Elhuyar Aholkularitzak. Ekitaldiaren helburua izan da 1991 urtean lehen euskara-planak martxan jarri genituenetik bidelagun izan ditugun erakunde, bezero, lankide eta kolaboratzaileen lana aitortzea. Hala, Donostiako Tabakaleran egin den ekitaldian aitortza jaso dute euskara-planak beren enpresetan errealitate bihurtzeko lan egin duten Bankoa, CAF, GKN, Ekin, Cikautxo, Maier, Elay, Orona eta Euskalteleko protagonistek. Halaber, aipamen berezia egin zaie duela 25 urte enpresak euskalduntzeko plane...
Enpresa-mundua euskalduntzeko planetan 25 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia antolatu du Elhuyar Aholkularitzak. Ekitaldiaren helburua izan da 1991 urtean lehen euskara-planak martxan jarri genituenetik bidelagun izan ditugun erakunde, bezero, lankide eta kolaboratzaileen lana aitortzea. Hala, Donostiako Tabakaleran egin den ekitaldian aitortza jaso dute euskara-planak beren enpresetan errealitate bihurtzeko lan egin duten Bankoa, CAF, GKN, Ekin, Cikautxo, Maier, Elay, Orona eta Euskalteleko protagonistek. Halaber, aipamen berezia egin zaie duela 25 urte enpresak euskalduntzeko planen sorreran parte hartu zuten Elay, HPS eta Elhuyarreko ordezkariei. Ekitaldian giro atsegina izan da nagusi, eta momentu hunkigarriak ere bizi izan dira protagonisten lekukotzekin.
