Euskalbar eguneratu dugu
2016 | Urtarrilak 07

Iazko irailean Euskalbarren ardura hartu genuenetik, hainbat berrikuntza egin ditugu tresna horretan, eta sarean duzue jada aldaketa horiek guztiak biltzen dituen bertsio berria. Firefox eguneratzen zaizuen hurrengo aldian, erabilgarri izango dituzue aldaketok:
- Hainbat arazo txiki konpondu dira.
- Euskalbar lehen aldiz instalatzean, erabiltzaileak erabaki dezake zein hiztegi jarri bistan.
- Hitzen osatze automatiko...

- Hitzen osatze automatikoa aukerakoa bihurtu da.
- Hainbat hiztegi eta corpus .eus helbide berrietan kontsultatzen dira.
- Bilaketa konbinatuetan, hautatutako hizkuntza-parea duten hiztegiak soilik erakusten dira.
- Hiztegien menua eguneratu da.
- Bilaketa konbinatuetan ez zebiltzan hiztegiak badabiltza (Hauta Lanerako Euskal Hiztegia, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegia, Telekomunikazio Hiztegia eta Lanbide Heziketarako Hiztegia).
- Automobilgintza hiztegia gehitu da.
- Elhuyarren hiztegi automatikoak (alemana, okzitaniera, txinera, arabiera, swahilia eta hindia) gehitu dira.
- Hiztegien menuan zeuden zenbait hiztegi eta corpus kontsultatzeko botoiak gehitu ditugu (Hiztegi Batua Euskal Prosan, BFA Hiztegi Terminologikoa, Auñamendi Eusko Entziklopedia, Epaitegietako Lexikoa, Katalogatzeko Terminologia, Legebiltzarreko Hiztegia, Eibar aldeko euskara, XX. mendeko corpus estatistikoa).
Euskalbar instalatua baduzu, eguneratu bezain laster baliatu ahal izango dituzu eguneraketa horiek. Instalatua ez baduzu, hemendik deskargatu dezakezu: https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/euskalbar/