Skip to main content
Noticia Elhuyar

GEOGRAFIAN ARITU tabletarako jokoa laster eskuragarri

2015 | Abenduak 17

Eskuragarri egongo da, laster, munduko eta Euskal Herriko geografia fisikoan zein politikoan aditu bihurtzeko tabletetarako jokoa. Hiru motatako ariketak ditu jokoak: 

- Idatzi lekuaren izena: mapan lurralde edo hiri bat agertuko da nabarmenduta, eta zein den asmatu behar da.

- Bandera bat, herrialde bat: pantailan agertzen den bandera zer lurralderi dagokion asmatu behar da.

- Eman erantzun egokia: mapan nabarmenduta agertzen d...

Eskuragarri egongo da, laster, munduko eta Euskal Herriko geografia fisikoan zein politikoan aditu bihurtzeko tabletetarako jokoa. Hiru motatako ariketak ditu jokoak: 

- Idatzi lekuaren izena: mapan lurralde edo hiri bat agertuko da nabarmenduta, eta zein den asmatu behar da.

- Bandera bat, herrialde bat: pantailan agertzen den bandera zer lurralderi dagokion asmatu behar da.

- Eman erantzun egokia: mapan nabarmenduta agertzen den munduko elementu geografiko bat (ibaia, mendia, itsasoa…) zein den identifikatu behar da.

Android eta iOSerako aplikazioa da, eta Google Play eta App Storen eskuragarri jarriko dira. Aplikazioa Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatu du.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)