Skip to main content
Noticia Elhuyar

Gonbidapena: Euskararen biziberritze-prozesuaren balioak

2018 | Martxoak 09

EUSKARAREN BIZIBERRITZE-
PROZESUAREN BALIOAK


4 ERAKUNDEREN NARRATIBAK


 

EUSKARAREN BIZIBERRITZE-
PROZESUAREN BALIOAK


4 ERAKUNDEREN NARRATIBAK


 IZENA EMAN  (Martxoak 15, 19:00 - 21:00, Martin Ugalde Parkea)

 IZENA EMAN  (Martxoak 20, 18:00 - 19:30, Bizkaia aretoa. Bilbo)  
   

Euskararen biziberritze-prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako erabakien atzean: elkarlana, demokrazia, konpromisoa, berdintasuna, erresilientzia eta burujabetasuna. Balio horiek identifikatzeko, Elhuyarrek ikerketa-proiektu bat garatu du. Horretarako, lanerako egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile identifikatu eta aztertu ditu Argian, Elkarren, Ikastolen Elkartean eta Elhuyarren. Ikerketa honen emaitzak aurkeztuko ditugu mahai inguru hauetan.


 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)