Hitzmix: tabletarako jokoak
Jolastuz euskarazko hiztegia aberasteko eta zifrekin jolasteko bost aplikazio
Hitzmix izeneko 5 aplikazio garatu ditu Elhuyarrek tabletetarako. Euskara jolastuz lantzeko aplikazioak dira lau, eta zifrekin jolasteko joko bat da bosgarrena.
Joko guztiak ordainpekoak dira, eta Android eta iPad-erako egokituak. Google Playn eta App Storen eskuratu daitezke.
Dena dela, Elhuyarrek aplikazio bakoitzeko ale bat zozketatuko du bere baz...
Jolastuz euskarazko hiztegia aberasteko eta zifrekin jolasteko bost aplikazio
Hitzmix izeneko 5 aplikazio garatu ditu Elhuyarrek tabletetarako. Euskara jolastuz lantzeko aplikazioak dira lau, eta zifrekin jolasteko joko bat da bosgarrena.
Joko guztiak ordainpekoak dira, eta Android eta iPad-erako egokituak. Google Playn eta App Storen eskuratu daitezke.
Dena dela, Elhuyarrek aplikazio bakoitzeko ale bat zozketatuko du bere bazkideen artean, eta beste bat Hiztegien webgunean erregistratuta daudenen artean. Maiatzaren 22an egingo dugu zozketa, eta maiatzaren 25ean jakinaraziko ditugu saridunen izenak.
Zozketan parte hartzeko aukerarik ez dutenek aplikazio bakoitzaren deskribapenaren azpian aurkituko dituzte erosteko estekak.
HITZMIX Hitz-pasa
Asmatu hitza zein den! Definizioa eta lehen letra emango dizkizu aplikazioak, eta, ezkutuko letrak zein diren asmatuz, euskarazko hitza osatu behar duzu. Euskara-maila ertaina behar da; zenbat eta hizkuntza-maila altuagoa izan, orduan eta azkarrago osa daiteke hitza.
HITZMIX Gurutzatuak
Emandako letrak baliatuta hitz gurutzatuak sortzea da helburua; lehen hitzak laukitxo koloreztatu batetik igaro behar du nahitaez. Beraz, laukitxo koloreztatuak zeharkatuz eta laukitxo koloreztatuen gainean ere letra bana jarriz osatu behar dira hitzak.
HITZMIX Letren saltsa
Jokalariak, zortzi letra erabilita, ahalik eta hitzik gehienak eta luzeenak idatzi beharko ditu denbora jakin batean.
HITZMIX Bortz
Joko honetan, bost letrako hitz bat aurkitu behar da. Jokalariak bost letrako hitz bat idatzitakoan, aplikazioak adierazten du aurkitu beharreko hitz horren zenbat letra asmatu dituen jokalariak eta asmatutako zenbat dauden dagokien tokian.
HITZMIX Zifren saltsa
Hurbildu ahalik eta gehiena zenbaki zehatzera! Esleitutako 6 zenbakiekin, eragiketak egin behar dira (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa), emandako kopurura ahalik eta gehiena hurbiltzeko.