Skip to main content
Noticia Elhuyar

Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa

2017 | Maiatzak 18

Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri zuten abian joan den astean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan.

Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea helburu duen proiektu horretan, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa, eta guri dagokigu inkesta euskaldunon artean zabaltzea.

Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi el...

Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri zuten abian joan den astean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan.

Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea helburu duen proiektu horretan, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa, eta guri dagokigu inkesta euskaldunon artean zabaltzea.

Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi elebakar orokorrak, eta erabiltzen dituztenen erabilera nolakoa den. Inkesta prestatzen 58 ikertzaileko lantalde bat aritu da, eta 29 herrialdetan zabaldu da, 26 hizkuntzatan; tartean, euskaraz Euskal Herrian.

Inkestako galderei erantzunez ikerketari lagundu nahi badiozu, hemen aurkituko dituzu euskarazko galderak: inkesta.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

 

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)