“Ibaien paisaiak” lehiaketako irabazleak
#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak. Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik, artikuluen edizio edo sorkuntza, eta, hor #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; @birasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua.

“Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”.
Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0
Biek jasoko dituzte Elhuyar Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak eskainitako sari hauek: 4 liburu, 2 DVD eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtebeteko harpidetza digitala. Eta ez hori bakarrik! Datozen egunetan, jaso diren argazki guztiak OndareBideak plataforman ikusgai egongo dira, eta, horiek erabilita, zenbait ibilbide sortuko ditugu. Adi egon!
Zuen laguntzaz, gure ibaien inguruko eraikinak, guneak eta bestelako edukiak aberastu ahal izan ditugu, baita eduki horiek guztiak argazkien bidez irudikatu ere. Hauek dira parte hartu dutenetako batzuk:

“Zumaiako oinezkoen zubia”. Egilea: Gartxoak. Lizentzia: CC BY-SA 4.0
Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Zumaiako_oinezkoen_zubia.jpg

“Puntu horretan, Andoainen, Leitzaranek (ezkerrean) Oriarekin bat egiten du”.
Egilea: Ernestobanpiroa. Lizentzia: CC BY-SA 4.0
Irudia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Leitzaran#/media/File:Leitzaran_eta_Oria_ibaia_Andoainen4.jpg

“Papresa fabrika Errenterian, Oiartzun ibaiaren alboan”.
Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0

“Hiruerreketa zubia ibaiaren sorburuan”. Egilea: Aitzolete. Lizentzia: CC BY-SA 4.0
Irudia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Deba_(ibaia)#/media/File:Hiruerreketa.jpg
Mila esker parte hartu duzuen guztiei eta zorionak bi irabazleei!