Info 7 irratiko «Gureaz blai» saioan kolaboratuko dugu
Gaurtik aurrera, Info 7 irratiko Gureaz blai saioan parte hartuko dugu hilean behin. Elhuyarrek euskaraz bizitzeko eta lan egiteko gizartearen eskura jartzen dituen baliabideak, aplikazioak eta zerbitzuak izango ditugu hizpide hilez hil. Gaur, Klara Ceberio Elhuyarreko Hiztegiak eta Corpusak saileko arduradunak hartuko du hitza, eta, hain zuzen ere, hiztegiak.elhuyar.eus webguneko Elhuyarren onlineko hiztegien nondik norakoak azalduko ditu. 12:00etako albistegiaren ondoren izango da lehen emisioa, eta 18:00etako albistegiaren ondoren errep...
Gaurtik aurrera, Info 7 irratiko Gureaz blai saioan parte hartuko dugu hilean behin. Elhuyarrek euskaraz bizitzeko eta lan egiteko gizartearen eskura jartzen dituen baliabideak, aplikazioak eta zerbitzuak izango ditugu hizpide hilez hil. Gaur, Klara Ceberio Elhuyarreko Hiztegiak eta Corpusak saileko arduradunak hartuko du hitza, eta, hain zuzen ere, hiztegiak.elhuyar.eus webguneko Elhuyarren onlineko hiztegien nondik norakoak azalduko ditu. 12:00etako albistegiaren ondoren izango da lehen emisioa, eta 18:00etako albistegiaren ondoren errepikatuko dute.
