Lehendakaria Elhuyarren, gaur
Elhuyarren egoitza nagusian izan da gaur Iñigo Urkulu lehendakaria, Usurbilen, non Leire Cancio zuzendariarekin, Txema Pitarke presidentearekin eta zuzendaritza-taldearekin batzartu baita. Bertatik bertara ezagutu ditu lehendakariak Elhuyarren proiektuak, arloz arlo (Hizkuntza eta Teknologia, Zientzia, Aholkularitza eta Komunikazioa). Elhuyarren 40 urteko ibilbidearen emaitzen garrantzia nabarmendu du Urkulluk, eta “etorkizunean ere, herri gisa ditugun erronketan Elhuyarrek zeresan handia” izango duela adierazi du.