Skip to main content
Noticia Elhuyar

Linguatec proiektua abian jartzeko lehen bilera Elhuyarren

2018 | Martxoak 05

Linguatec proiektua abian jartzeko lehen bilera egiten ari dira gaur, lantaldeko kideak, Elhuyarren Usurbilgo egoitzan. Proiektuaren gidariak, Elhuyarrek, etxean hartuko du gaur lantaldea: IXA Taldea, Euskaltzaindia, Lo Congres okzitanieraren kongresua, Aragoiko Gobernua eta CNRS erakundea (Okzitaniako Tolosa).

Hiru urteko mugaz gaindiko proiektua da Linguatec, eta haren helburua da aragoieraren,...

Linguatec proiektua abian jartzeko lehen bilera egiten ari dira gaur, lantaldeko kideak, Elhuyarren Usurbilgo egoitzan. Proiektuaren gidariak, Elhuyarrek, etxean hartuko du gaur lantaldea: IXA Taldea, Euskaltzaindia, Lo Congres okzitanieraren kongresua, Aragoiko Gobernua eta CNRS erakundea (Okzitaniako Tolosa).

Hiru urteko mugaz gaindiko proiektua da Linguatec, eta haren helburua da aragoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euskararen garapen digitalerako elkarlana bideratzea, ezagutza, baliabideak eta tresnak partekatuz eta berariazko aplikazioak sortuz.

Interreg Poctefa deialdian lortutako diru-laguntza izango dute bidelagun.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)