Marikalanbre: ipuin-kontaketa eta esperimentu-saioak.
Elhuyarko Ana Galarragak, bi ipuin-kontaketa eta esperimentu-saio esakiniko ditu, maiatzaren 20an, Irurako Udal Liburutegian. Lehen saioa 4-5 urteko neska-mutikoentzako izango da, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da; bigarrena, berriz, 6-7 urtekoentzat da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Saioak, Ana Galarragak berak idatzitako Marikalanbre bizitzaren laborategian liburuan oinarrituta daude. Liburu horrek 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu txiki, eta, ez hai...
Elhuyarko Ana Galarragak, bi ipuin-kontaketa eta esperimentu-saio esakiniko ditu, maiatzaren 20an, Irurako Udal Liburutegian. Lehen saioa 4-5 urteko neska-mutikoentzako izango da, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da; bigarrena, berriz, 6-7 urtekoentzat da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Saioak, Ana Galarragak berak idatzitako Marikalanbre bizitzaren laborategian liburuan oinarrituta daude. Liburu horrek 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu txiki, eta, ez hain txikiak argitzen saiatzen da. Inguruko gauza askok pizten diote jakiteko grina. Nolatan ez dira urperatzen ontzi handi horiek? Zenbat hanka dituzte xomorroek? Zergatik lehertzen dira arto-aleak krispetak egitean? Zer da maitasuna? Sortzen zaizkion galderei erantzuna emateko, esperimentuak egiten ditu Marikalanbrek; askotan, Amona Txinpartaren laguntzarekin. Eta adiskideak ere ez ditu urruti izaten; izan ere, entretenigarriak bezain ikusgarriak dira egiten dituen esperimentuak. Gainera, ohiko materialekin egiten dira, eta ez dute inolako arriskurik.
Liburuari buruzko informazio gehiago, hemen.