Skip to main content
Noticia Elhuyar

Markel Olano eta Mikel Irizar Elhuyarren, gaur

2015 | Abenduak 14

Elhuyarren izan dira, gaur, Markel Olano Arrese Gipuzkoako diputatu nagusia eta Mikel Irizar Intxausti Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia. Elhuyarreko zuzendaritza-taldearekin bildu dira, Usurbilen, Elhuyarren hainbat proiektu ezagutzeko. Hainbat alorretako proiektuak aurkeztu dizkiete, esaterako, hizkuntza eta teknologia, zientziaren gizarteratzea, zientzia-hezkuntza, komunikazioa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo partaidetzaren arlokoak. Elhuyarrek egun Gipuzkoako Foru Aldundiko bi departamenturekin hitzarmen bana du: Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde O...

Elhuyarren izan dira, gaur, Markel Olano Arrese Gipuzkoako diputatu nagusia eta Mikel Irizar Intxausti Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia. Elhuyarreko zuzendaritza-taldearekin bildu dira, Usurbilen, Elhuyarren hainbat proiektu ezagutzeko. Hainbat alorretako proiektuak aurkeztu dizkiete, esaterako, hizkuntza eta teknologia, zientziaren gizarteratzea, zientzia-hezkuntza, komunikazioa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo partaidetzaren arlokoak. Elhuyarrek egun Gipuzkoako Foru Aldundiko bi departamenturekin hitzarmen bana du: Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamenduarekin eta Diputatu Nagusiaren Alorreko Hizkuntza Berdintasunaren zuzendaritzarekin.


Ezkerretik eskuinera: Manex Urruzola Arrate, Elhuyar Komunikazioa unitatearen arduraduna; Garazi Andonegi Beristain, Elhuyar Zientzia unitatearen arduraduna; Igor Leturia Azkarate, Elhuyar I+G azpiunitateko ikertzailea; Markel Olano Arrese, Gipuzkoako diputatu nagusia; Mikel Irizar Intxausti, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia; Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia; Josu Aztiria Urtaran, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitatearen arduraduna, eta Aizpea Otaegi Mitxelena, Elhuyar Aholkularitza unitatearen arduraduna. Argazkia: Danel Solabarrieta Arrizabalaga.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)