Skip to main content
Noticia Elhuyar

Martxoaren 8a: Bizentaren Lumak Usurbilgo gazteekin

2016 | Martxoak 07

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Elhuyar Aholkularitza Usurbilgo gazteekin bildu da Potxonea Kultur Etxean. Bizentaren Lumak solas-jolasa oinarri hartuta, gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko trebakuntza-saioa egin dugu, jolasak jorratzen dituen gazteen istorioak eta feminismoarekin lotutako kontzeptuak landuz. Gainera, solas-jolasaren nondik norakoak ere azaldu ditugu.

Usurbilgo Udalak Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako II. Plana diseinatzeko ...

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Elhuyar Aholkularitza Usurbilgo gazteekin bildu da Potxonea Kultur Etxean. Bizentaren Lumak solas-jolasa oinarri hartuta, gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko trebakuntza-saioa egin dugu, jolasak jorratzen dituen gazteen istorioak eta feminismoarekin lotutako kontzeptuak landuz. Gainera, solas-jolasaren nondik norakoak ere azaldu ditugu.

Usurbilgo Udalak Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako II. Plana diseinatzeko prozesua martxan jarri berri du, eta saio hau gazteek berdintasunaren gaiarekiko duten sentsibilizazioa lantzeko baliatu nahi izan dugu, ondoren aipatutako Plana diseinatzeko prozesuan euren ekarpenak egin ditzaten. 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)