Skip to main content
Noticia Elhuyar

Mary Hodgson, The Young Foundation erakundeko etnografia-burua, Elhuyarren

2016 | Urtarrilak 25

Gure gizartean azken urteetan eman diren hainbat eraldaketa-prozesutan kulturak eta nortasunak izan duten pisua eta garrantzia aztertzeko ikerketa-proiektu bat abian jartzera doa Elhuyar, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Zehazki, hauxe da egitasmoaren izenburua: Identitatearen eragina lurraldeko gizarte berrikuntzako prozesuetan. Azterketa etnografiko baterako oinarriak.

Elhuyarrek etnografia baliatu ...

Elhuyarrek etnografia baliatu nahi du metodologiaren ikuspegitik azterketari heltzeko, eta horretarako, metodologia hori erabiltzen esperientzia eta eskarmentu handikoa den The Young Foundation erakundearekin lankidetzan arituko da. Bisita honekin hasiera eman diogu, beraz, datozen hilabeteetan bi erakundeon artean garatu asmo dugu lankidetzari.

Lankidetza hau, bestalde, Elhuyarrek Agirre Lehendakaria Center (ALC) erakundearekin duen harremanaren eta lankidetzaren ondorio da, eta ALC izango da, hain juxtu, eremu honetan eta ildo beretik beste erakunde batzuek ere egingo duten lana koordinatuko duena. 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)