Skip to main content
Noticia Elhuyar

Mitzuli: mugikorra itzultzaile bihurtzeko doako aplikazioa

2015 | Maiatzak 08

50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen duen software librea

Testu idatzia, audioa eta irudiak itzultzen ditu

Usurbil, 2015eko maiatzaren 8a

Mitzuli izeneko aplikazioa sortu du Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntza eta babesarekin.

Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; haien artean, protagonismo berezia dute baliabide urriko hizkun...

50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen duen software librea

Testu idatzia, audioa eta irudiak itzultzen ditu

Usurbil, 2015eko maiatzaren 8a

Mitzuli izeneko aplikazioa sortu du Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntza eta babesarekin.

Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; haien artean, protagonismo berezia dute baliabide urriko hizkuntzek, izaera komertzialeko produktuek albo batera utzi ohi dituztenek. Horren erakusgarri, tartean dira Iberiar penintsulako hizkuntza gehienak: portugesa, gaztelania, katalana, galiziera, asturiera, aragoiera, okzitaniera eta, nola ez, euskara.

Testu bidezko itzulpena ez ezik, Mitzulik ahots bidezko sarrera/irteera ere eskaintzen du. Baita irudi bidezkoa ere; hala, aski da kartel bati argazki bat ateratzea, adibidez, eta Mitzuliri karteleko testua itzultzeko eskatzea.

Mitzulik sarean nahiz saretik kanpo lan egiten du, eta software librea da. Dagoeneko deskargatzeko moduan dago Google Playn, doan.

Informazio gehiago:

 

Saroi Jauregi Aiestaran

Elhuyar

tel.: 943 36 30 40

@email

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)