Skip to main content
Noticia Elhuyar

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

2017 | Azaroak 02

Hemen da Wolfram Deunaren jaia, euskal zientzialarion zaindari apokrifoa. Aurten ere Bergaran elkartuko gara, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egiteko, Bergarako ZTB jardunaldien barruan. Azaroaren 9an izango da, Zabalotegi aretoan, 19:30ean.

Umorezko bakarrizketa zientifikoek osatuko dute ekitaldia. Punta-puntako zientzialari, zientziazale eta zientzia-txorroskileroak dira hizlariak: Ibon Cancio Uriarte, Irati Iciar Madinabeitia, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio, Idoia Torregarai Martija, Jesus Mari Txurruka Argarate, Jone Uria Albizuri eta itziar Uriza...

Hemen da Wolfram Deunaren jaia, euskal zientzialarion zaindari apokrifoa. Aurten ere Bergaran elkartuko gara, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egiteko, Bergarako ZTB jardunaldien barruan. Azaroaren 9an izango da, Zabalotegi aretoan, 19:30ean.

Umorezko bakarrizketa zientifikoek osatuko dute ekitaldia. Punta-puntako zientzialari, zientziazale eta zientzia-txorroskileroak dira hizlariak: Ibon Cancio Uriarte, Irati Iciar Madinabeitia, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio, Idoia Torregarai Martija, Jesus Mari Txurruka Argarate, Jone Uria Albizuri eta itziar Urizar Arenaza. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea arituko da.

Gonbidatu bereziak ere izango dira: Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiak! Wolframa isolatuta, euskal zientzia mundu osora zabaldu zuten. Eta Bergaran lortu zuten hori; horregatik bilduko gara han, Wolfram Deuna ospatzeko. Mokadu bat hartzeko aukera eta beste ezusteko batzuk ere izango dira.

Denok gonbidatuta zaudete!

NOIZ: Azaroaren 9an, 19:30ean

NON: Zabalotegi Aretoan (Bergara)

GAINERA: Laboratorium museora bisita gidatua, 18:30ean

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)