Skip to main content
Passion Txiki ekitaldian bizitzaren laborategian saioa Elhuyarren eskutik

Passion Txiki ekitaldian bizitzaren laborategian saioa Elhuyarren eskutik

2019 | Urriak 03
Ana Galarraga Aiestaran idazleak, Elhuyarren komunikatzaile zientifikoak eta "Del laboratorio de la vida" liburuaren egileak, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna eskainiko du, zuzenean eta ipuin-kontalari gisa.

Egileak istorio bitxiak kontatuko dizkigu, jakin-mina pizteko helburua duten esperimentuak eta zientziaren alderik ludikoena baliatuta, parekidetasuna, errespetua, talde-lana, akatsak aitortzeko eta onartzeko gaitasuna eta tankerako balioak transmititzeko. Gainera, esperimentu guztietan ohiko materialak erabiliko ditu, haurrek euren etxeetan errepikatu ahal izateko.

 
Saio hori baliatuko du Elhuyarrek argitaratu berri duen STEAM esperimentuak haurrentzat liburuko esperimentu batzuk egiteko ere. Sarrera guztiak agortuta daude.
 
Data: 2019/10/05
Ordua: 12:15
Herria: Donostia
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
 
Informazio guztia hemen.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)