Skip to main content
Noticia Elhuyar

Poesiaren ibilbidea Donostian barrena, Elhuyarrek garatutako teknologia erabiliz

2016 | Apirilak 01

 

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Karta Zuriak egitasmoaren barruan, ibilbide poetiko bat diseinatu du Esther Ferrerrek.

Easo plazako kioskoan hasi, eta alde zaharrean, Portaletasen, amaitzen da 4 kilometro inguruko ibilaldia, eta hamabi geltoki ditu guztira. Geltoki bakoitzean, QR kode bat duen panel bat dago, eta, mugikorrarekin QR kode hori irakurrita, Esther Ferrerrek geldialdi bakoitzerako...

 

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Karta Zuriak egitasmoaren barruan, ibilbide poetiko bat diseinatu du Esther Ferrerrek.

Easo plazako kioskoan hasi, eta alde zaharrean, Portaletasen, amaitzen da 4 kilometro inguruko ibilaldia, eta hamabi geltoki ditu guztira. Geltoki bakoitzean, QR kode bat duen panel bat dago, eta, mugikorrarekin QR kode hori irakurrita, Esther Ferrerrek geldialdi bakoitzerako aukeratu dituen hizpalau olerkiak irakurri eta entzun ditzakegu mugikorrean, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatutako teknologia baliatu du Donostia 2016k egitasmo honetarako.

Informazio gehiago, Donostia 2016ren webgunean.

Olerki guztien testuak eta audioak, poesiarenibilbidea.dss2016.eu webgunean daude, eta hain zuzen, Elhuyarren teknologiari esker, webgune horretara eramaten gaituzte Poesiaren ibilbidean zehar jarrita dauden QR kodeek.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)