PRENTSA-DEIA: Berrituta itzuliko da Teknopolis ETBra urritik aurrera
Irudi eta webgune berrituekin abiatuko du 19. denboraldia
Astelehen goizean egingo da aurkezpena, TKNIKAren egoitzan.
Urriaren 1ean hasiko du denboraldi berria, hemeretzigarrena, Elhuyarrek eta EITBk ekoitzaitako Teknopolis telebista saioak. Indarberrituta, irudi eta webgune berriekin dator saioa, helburu honekin: munduko eta gertuko ...
Irudi eta webgune berrituekin abiatuko du 19. denboraldia
Astelehen goizean egingo da aurkezpena, TKNIKAren egoitzan.
Urriaren 1ean hasiko du denboraldi berria, hemeretzigarrena, Elhuyarrek eta EITBk ekoitzaitako Teknopolis telebista saioak. Indarberrituta, irudi eta webgune berriekin dator saioa, helburu honekin: munduko eta gertuko gai zientifiko eta teknologikoak gizarteratzea, zorroztasunez eta modu entretenigarrian.
Denboraldi berria larunbatetan emango dute ETB1ean, 13:30ean. ETB2an, berriz, igandetan, 09:30ean.
Xehetasunen berri emateko, prentsaurrekoa egingo dugu:
- Noiz: urriaren 26an, astelehenez, 11:00etan
- Non: TKNIKA zentroaren egoitzan.
- Parte-hartzaileak:
- - Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia
- - Gorka Garcia Peral, ETBren Programa eta Arte Zuzendaria
- - Leire Bilbao Elgezabal, Eusko Jaurlaritzako Estrategia eta Teknologia Zuzendaria
- - Iñaki Mujika Aizpurua, TKNIKAko zuzendaria (babeslea)
- - Iñaki Leturia Yurrita, Teknopolis saioaren aurkezlea
Hauek dira Teknopolisen babesleak: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila;; Energiaren Euskal Erakundea (EVE); Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitate Publikoa; Mondragon Unibertsitatea; FECYT Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, eta aipatutako TKNIKA, Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa.
Ana Galarraga Aiestaran· Zientzia Unitatearen komunikazio-arduraduna· Elhuyar
tel.: 943 36 30 40 · a.galarraga@elhuyar.com · www.elhuyar.eus