Prentsa-deialdia: 2015eko Zientzia Azokaren aurkezpena
Prentsa-deialdia
Bilbo, 2015eko apirilak 20
GAIA: 2015eko Zientzia Azokaren aurkezpena
EGUNA: apirilak 21, asteartea
ORDUA: 11:00etatik 11:30era
TOKIA: Bilboko udaletxeko prentsa-aretoa
PARTE-HARTZAILEAK
Prentsa-deialdia
Bilbo, 2015eko apirilak 20
GAIA: 2015eko Zientzia Azokaren aurkezpena
EGUNA: apirilak 21, asteartea
ORDUA: 11:00etatik 11:30era
TOKIA: Bilboko udaletxeko prentsa-aretoa
PARTE-HARTZAILEAK:
- Begoña Garamendi Ibarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria
- Jone Unzueta Crespo, Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutiak Saileko zinegotzi ordezkaria eta Hezkuntzako alboko zinegotzi ordezkaria
- Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia
- Beñat Insunza Lauzirika, 2014ko Zientzia Azokan saritutako ikertzaile gaztea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bilboko Udalak, Euskal Zientzia eta Teknologia sareko eragile nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elhuyarrek atsegin handiz gonbidatzen dituzte herritar guztiak apirilaren 25ean Bilboko Plaza Barrian egingo den Zientzia Azokara.
Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa bat da Zientzia Azoka, eta Elhuyarrek antolatzen du. Hona ekimenaren helburuak: gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazioa. Azokan aurkezten diren proiektu teknologikoak eta ikerketak, berriz, ikasturtean zehar egiten dituzte ikasleek (12 eta 18 urte bitartekoak), gero jendaurrean aurkezteko.
Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko erakunde esanguratsuenetako ikertzaile profesionalen laguntza proiektuen egileek; besteak beste, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustotech eta Mondragon Unibertsitatearena, TECNALIA eta IK4 korporazio teknologikoena eta BTEK zentroarena.
Elhuyarreko Zientzia Unitateak antolatzen du Zientzia Azoka, eta erakunde hauek finantzatzen dute: Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta FECYT erakundeak (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa).
|
Elkarrizketaren bat egin nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso, jar zaitez gurekin harremanetan. Eskertuko genizuke, bestalde, prentsaurrekora etortzekoa zaren jakinaraztea.
|