Skip to main content
Noticia Elhuyar

Solokoetxe ikastetxeko 'Bilboko txoriak' ikasle-taldea Oporton izan da Elhuyar Zientzia Azokaren izenean

2018 | Ekainak 04

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Oporton (Portugal) ospatu den Mostra Nacional de Ciência zientzia-azokan izan dira Bilboko Solokoetxe ikastetxeko Markel Ruiz Ibañez, Ane Otero Erezuma eta Mikel Granados Sanchez ikasleak. Batxilergoko 1. mailako talde honek Bilboko txoriak lana aurkeztu du, Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldian Bilbon aipamena jaso zuen lan bera.

Elhuyar Zientzia Azokaren eta Portugaleko Fundação da Juventude fundazioaren artean sinatutako hitzarmenari esker parte hartu dute azoka horretan Bilboko gazteek.

Gurasoek lagunduta izan dira Oporton, eta bizipenez beteta itzuli dira.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)