Skip to main content
Noticia Elhuyar

TEKNOPOLIS saioak bere 20. urteurrena ospatuko du

2019 | Otsailak 20

Gaurko egunez duela 20 urte eman zuen Teknopolis saioak bere lehen emanaldia, ETBn. Geroztik, astero izan da Elhuyarrek ekoitzitako saio hau ETBko lehen bi kateetan, helburu jakin batekin: zientzia- eta teknologia-gaiak gerturatzea ikus-entzuleei, modu entretenigarrian, eta bertako zentroei eta ikertzaileei emanda lehentasuna.

Hala, urt...

Hala, urte horietan guztietan saioaren babesle eta parte-hartzaile izan direnak izango dira gaurko ospakizunaren protagonista. Ekitaldia EiTBko Multibox aretoan izango da, eta sari-banaketa itxura izango du, umorez zipriztinduta.

Iñaki Leturia Yurrita Teknopoliseko aurkezleak eta Alaitz Ochoa de Eribe Agirre kideak gidatuko dute sari-banaketa, eta hauek igoko dira oholtzara, saria ematera zein jasotzera: Maite Iturbe Mendialdua (EiTB) eta Itziar Laka Mugarza (UPV-EHU); Iñigo Ansola Kareaga (EVE) eta Amaia Zurutuza Elorza (Graphenea); Vicente Atxa Uribe (MU) eta Arturo Elosegi Irurtia (UPV-EHU); Arantxa Tapia Otaegi (Eusko Jaurlaritza) eta Mario Pérez López (ESS Bilbao), Iñaki Mujika Aizpurua (Tknika) eta Asier Marzo Pérez (UPNA-NUP); Alfonso Carlosena Garcia (UPNA-NUP) eta Elena Aldasoro Unamuno (Eusko Jaurlaritza); Paloma Domingo Garcia (FECYT) eta Marian Martínez de Pancorbo Gómez (UPV-EHU); Nekane Balluerka Lasa (UPV-EHU) eta Jon Artola Mendiola (Tknika); Cristina Uriarte Toledo (Eusko Jaurlaritza) eta Nekane Errasti Lozares (MU).

Sari-banaketaren tartean, saioaren ibilbidearen adierazgarri diren bideo batzuk, bakarrizketa bat eta erakustaldi zientifiko bat ere egongo dira, eta musikarekin amaituko da.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)